top of page

2022/23

Gasteizko Gaztearia saileko LABE laborategiko "Emakume ugari" deialdian sailkatua eta irabazlea "Haria ez dadia eten" obra esperimentalarekin. Chantal akerman, Alice Guy-Richie, Agnes Vardá eta bestelako emakume artisten obrak gorpuztuz.

Emakumeak bizi, sortu eta izateko espazio seguruen alde borrokatzen jarraitzen duen gizarte honetan, lan esperimental honen bidez, eremu kultural eta profesional batean ez ezik, eguneroko ingurune batean ere espazio hauen beharra azpimarratu nahi da.

Bideo-instalazio baten bitartez, leku emozional bat birsortuko da, non emakumeek obran esku hartu ahal izango duten, barrualdean egongo diren gidalerro batzuei jarraiki.

Nabarmentzekoa da, simulazio kontzeptual hau eguneroko une intimo batean oinarritu dela: bainuan.

Kontzeptu hau, japoniar kulturatik hart da, “onsen” bainuen sinbologiatik, zehazki. Non naturarekin hain loturik dauden inguru sakon hauek erritual bat diren; edonork bere esentzia soltatu ahal izan dezan beldurrik eta aurreiritzirik gabe.

Hortaz, obrak gizarte patriarkal baten barruan oasi bat eraikiko du emakumeentzat.

9af5739b-38f4-4d1f-a3e9-100cf1758017.jpeg
5bf78dc6-220a-4331-b7d6-21b0d4a1ea7c.jpeg
IMG_6893.jpeg

2021/22

1.png
SORGIN IL3.png
ARRAINAK.png

"BEGIBEDAR"

"Geuretik sortuak 2021" dinamikako lana, Udalbiltzaren eskutik. Nire eleberri motz ilustratuaren proiektu hau irabazle irten zen. Doluaren bidaian oinarrituriko obra irudimentsua, japoniar kutsu arin batekin. Kolore paletari dagokionez, kolore primarioen bakuntasuna erabili dut, hiruren arteko oreka eta kontraste hori berebizikoa zelako istorioan.

sakuras_edited.png

"LEIHOA INARROSTEN"

29d49363-a12c-483c-bf11-3390a9113d3e.jpeg

Ez zen batere erraza izan emakumeok luma hartu eta idazten hastea, ezta gaur egun gure artea ezagutzera ematea ere. Virginia Woolf honi buruz aritu zen, eta "Una habitación propia" saiakeran bildu zituen bere barneko hitzak: zergatik da sexu bat hain oparoa kulturan eta, ez ordea, bestea? Zein baldintza bete behar dira emakume baten artelana aurrera ateratzeko? Hari honi tiraka sortu dut beraz, obra horren instalazio bisual esperimentala.

 

Bideo-sormen piezari dagokionez, animazio eta collage teknikak erabili ditut gehien bat. Aipatzekoa da, audioak indar berezia duela, Virginia Woolf-en saiakeratik berrantolaturiko hitzak eta kezkak direlako bere osotasunean. Soinuaren aldetik, biolontxelo baten kordek gidatuko gaituzte, oso soinu esperimental eta igurtzia baitu instrumentu honek.

Erabaki artistiko guztiek efektu emozional eta astintzaile bat lortzeko erabili izan dira.

Proiektu bisual hau irabazle irten zen EmArt 2020-2021-ean.

Proiektu honen aurpegi bisual osoa ni neu diseinatua dago: obra, erakusketaren instalazioa, pareten viniloak eta marrazkiak, difusioaren kartelak eta merchandaising-a.

Ondoren, 2021ko udazkenean Udaletxearen bitartez, Emakumearen Etxean burutu zen bigarreneko erakusketa bat, Eleen Ganbaran, hain zuzen ere.

825091ec-d78e-4884-9189-eaaa91338d91_edi
sakuras_edited.png

"SORGINEN EGUTEGIA"

Sorginen kondairan oinarrituriko egutegia. Maketazio, ilustrazio eta inprimaketa prozesua nire kabuz egina. Egutegi guztiak ilargiaren faseetan antolaturik dago, sorginen azalpen lamina batekin egutegiaren nondik norakoak bere osotasunean ulertzen dira.

sakuras_edited.png
postales letra.png

"GABONETAKO POSTALAK"

Enkargu honetan gabonetako postalak egin behar izan dut. Nire estiloari jarraiki, nire paleta kromatikoari eutsi diot urdina alde batera utziz oraingo honetan. Gabonak txuri eta hori koloreekin lotzen dut gehien bat. Txuria elurra dela eta, eta horia, berriz, gabonetako argiak direla eta.  Emaitza honako hau litzateke.

2020

"TRONPETAK, EMAKUMEA ETA DRAGOIA"

"ERROAK DOKUMENTALA"

sakuras_edited.png
Captura de pantalla 2021-10-05 a las 21.28.23.png
totebag diseinuatxikia.png

Obra bisual hau Cortada 2020-ko festibaleko Ehuskarabandan irabazle irten zen. "Apokalipsi" hitzarekin jolastu behar genuen, beraz, Biblian aipatzen den apokalipsiaren zatiaren berrinterterpretazio bat sortu nuen genero ikuspegitik. Collage teknikan oinarritzen da gehien bat obra.

"Erroak" dokumentalaren animazioaz eta kartelen eta merchandaisingaren diseinu osoaz arduratu nintzen. "Erroak", arabako herri txikien egoera azaleratzen duen dokumentala da, BATERA 2019-ko deidaldian irabazle ateratako proiektua izanik. Mostremp jaialdian publikoaren saria jaso zuen 2021, besteak beste.

Lan honetarako herriaren irudia etxean zentratu nuen, bestetik, sustraietatik datorren herrien problematika azaltzen den heinean hori ere diseinuetan agertzea garrantzitsua zen.

sakuras_edited.png
Captura de pantalla 2021-10-06 a las 13.23.10.png
EMAKUME SORTU.png

"AZOKA KARTELAK"

2020.urtean Gasteizen antolaturiko artisau azoken diseinuak egin ditut. Honako hauek adibide batzuk dira.

bottom of page